Kanala auzora doa liburu azoka, domekan

Kultura eta irakurzaletasuna sustatu asmoz, eta era berean, herriko eskaintza sozio-kulturala dinamizatzeko, Sukarrietako Udalak liburu azoka antolatu du. Joan den domekan, Sukarrietako udaletxe inguruan kokatu zuten. Bertan, ume zein nagusientzako lib...

Kultura eta irakurzaletasuna sustatu asmoz, eta era berean, herriko eskaintza sozio-kulturala dinamizatzeko, Sukarrietako Udalak liburu azoka antolatu du. Joan den domekan, Sukarrietako udaletxe inguruan kokatu zuten. Bertan, ume zein nagusientzako liburuak izan ziren aukeran. Oraindik, baina, Sukarrietako bizilagunek liburuak eskuratzeko beste aukera bat dute datorren domekan; izan ere, Kanalako Gizarte-Etxean jarriko dute liburu azoka, 11:00etatik 14:00etara. Liburuak %25eko deskontuagaz aurki daitezke.