Beste urte batez ere, bertsozalez bete-bete zuen atzo, Markina-Xemeingo frontoi nagusia, Amaiur elkarteak antolatzen duen Kontzesioko Bertso Jaialdiak. Frontoiaren erdiko oholtza gainetik publikoaren txalo, barre eta era guztietako sentipenak eragin zi...

Beste urte batez ere, bertsozalez bete-bete zuen atzo, Markina-Xemeingo frontoi nagusia, Amaiur elkarteak antolatzen duen Kontzesioko Bertso Jaialdiak. Frontoiaren erdiko oholtza gainetik publikoaren txalo, barre eta era guztietako sentipenak eragin zituzten Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Fredi Paia, Uxue Alberdi eta Julio Soto bertsolariek bertsotik bertsora. Era askotako gaiak atera zizkien bertsolariei, taulagainera, Xabi Paiak gai jartzaile lanetan. Herriko tabernaren itxiera, euskararen «inposaketa», Parisko atentatuekin sortutako beldurra, aulki bakarra borrokatu zuten adineko gizon eta haurduna eta Markina-Xemeinen zegoen Esperantza arma enpresaz aritu ziren beste batzuren artean. Isil-isilik utzi zuen frontoia Arzallusi egokitu zitzaion preso gaixo baten amak Audientzia Nazionaleko epaileari idatzitako gutunaren gaiak.