Lurzoruaren aberastasuna eta garrantzia aztergai denean

Beste hainbatek legez, lurzoruak ere badu egutegian bere eguna, eta bere garrantzia eta aberastasuna nabarmentzea izaten dira egun horretako zereginak, besteak beste. Egunagaz bat egin du Madariaga Dorretxeak.Basoan zapaltzen dugun hori altxatu eta azt...

Beste hainbatek legez, lurzoruak ere badu egutegian bere eguna, eta bere garrantzia eta aberastasuna nabarmentzea izaten dira egun horretako zereginak, besteak beste. Egunagaz bat egin du Madariaga Dorretxeak.

Basoan zapaltzen dugun hori altxatu eta aztertzeko aukera. Hori da Lurzoruaren Nazioarteko Egunean, Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak eskaini duena, besteak beste.

Familientzako tailer baten bitartez, lurzoruaren garrantziaz jabetzeko aukera eduki dute zapatu eta domekan Madariaga Dorretxera bertaratutako herritarrek. Hain zuzen, «lurzorua funtsezko baliabide natural, mugatu eta ez-berriztagarria» dela erakutsi dute egun horietan Busturian.

Era berean, 2015. urtea Lurzoruaren Nazioarteko Urtea dela gogorarazi du Euskadiko Biodibertsitate zentroak, eta berau zaintzeko beharrizana adierazi du; izan ere, hori baita «jatekoa, janztekoa, osatzekoa, ur edangarria… ematen duena».