Mungian dagoen Olentzeroren baserrira joateko irteera antolatu du Alkaregin elkarteak. Irteera abenduaren 23an izango da;
Markina-Xemeindik 09:00etan irten eta 14:00ak aldera egingo dute buelta.
3 urtetik beherakoentzat doan izango da bidaia, beste guztiek 8 euro ordaindu beharko dituztela jakitera eman dute.
Izena emateko azken eguna abenduaren 11 izango da. Horretarako
678 496 581 telefonora deitu behar da.

Mari Domingi eta Olentzero Markina-Xemeingo kalejiran.