Jubilatuen egun handia ospatuko dute. Eguerdian txistularien kalejiran elkartu, eta ondoren meza nagusia izango dute.
Meza ostean, 13:15ak aldera hasita, irrintzi saioagaz gozatu eta txapel jaurtiketa jokoan lehiatuko dira.
Ondoren, Armola tabernan egingo dute jubilatuen bazkaria.
Jubilatuen egun honekin hasiko dituzte aurtengo santomasak, baina, hurrengo astean egingo dituzte ospakizun nagusiak.
Hilaren 19tik San Tomas eguna bitartean, askotariko ekitaldiak izango dira Ziortza-Bolibarren. Esaterako, hilaren 19an baserritarrez jantzita joateko gonbita luzatu du Jai Batzordeak.