Talako Amari omen

Talako Amaren eguna ospatu zuten atzo eatarrek. Ermitan meza entzun ostean Beletxe elkartean batu ziren hamaiketako jateko. Auzotarren arteko desafioak ikusmin handia sortu zuenTalako Amaren eguneko ospakizunetan elkartu ziren atzo Ean. Talako Amaren e...

Talako Amaren eguna ospatu zuten atzo eatarrek. Ermitan meza entzun ostean Beletxe elkartean batu ziren hamaiketako jateko. Auzotarren arteko desafioak ikusmin handia sortu zuen

Talako Amaren eguneko ospakizunetan elkartu ziren atzo Ean. Talako Amaren ermitan eguerdiako meza entzun ostean, Beletxe elkartekoen eskutik hamaiketakoa jan zuten.

Gero, frontoira hurbildu zirenherritarrak, auzoen arteko desafioa ikustera. Ea, Bedarona eta Natxitua auzoko bizilagunen arteko lehiak ikusmina piztuzuen. Zein bere auzotarrei gogor animatzen aritu ziren ikusleak.

Lau proba egin behar izan zituzten, eta natxituarrek irabazi duten desafioa. Duela bi urte antolatu zuten lehenengoz auzotarren arteko desafioa. Orduan, Bedaronak irabazi zuen.

Seina laguneko taldetan lehiatu ziren. Lehenengo, korrika proba izan zuten eta Eako auzotarrak izan ziren azkarrenak.

Ondoren, patatak zuritzen duten abilezia erakutsi zuten, eta lauretan kilo gehien zuritu dituen taldea Natxitukoa izan zen.

Hirugarren proban askotariko hamahiru galdera erantzun behar izan zituzten. Hamar galdera zuzen erantzunda, Eako taldeak irabazi zuen proba.

Azken proba arrautzen jokoa izan zen, eta Natxitua nagusitu zen. Baina, Natxitua eta Ea taldeek bina proba irabazi zituztenez, berdinketa apurtzeko pilota partida jokatzea erabaki zuten epaileek.