Udaleku ibiltaria antolatzeko irteera edukiko dute gazteek
MARKINA-XEMEIN // 13 urtetik gorako gazteentzako irteera egongo da abenduaren 29tik 30era Santa Eufemiko Atxagarai aterpetxera. Irteeraren helburua 2016ko udaleku ibiltaria antolatzea izango dute. Horrela, udalekua noiz egin, nora joan eta zer egingo d...
MARKINA-XEMEIN // 13 urtetik gorako gazteentzako irteera egongo da abenduaren 29tik 30era Santa Eufemiko Atxagarai aterpetxera. Irteeraren helburua 2016ko udaleku ibiltaria antolatzea izango dute. Horrela, udalekua noiz egin, nora joan eta zer egingo duten erabakiko dute gazteek bi egun horietan. Irteeran parte hartu nahi duten gazteek abenduaren 23rako eman behar dute izena Txotxiki Bi dendan. Pertsonako 10 euro ordaindu behar dira.