Bertso desafioa egongo da barikuan, Buztarri tabernan
MARKINA-XEMEIN // Markina-Xemein eta Orioko bertso eskolen arteko desafioa egongo da barikuan, 19:00etan, Buztarri tabernan. Euskal Herri osoko bertso-eskolek martxan jarritako Bertsotruk ekimenaren ekitaldi berezia da barikukoa. Maiatza bukaera bitart...
MARKINA-XEMEIN // Markina-Xemein eta Orioko bertso eskolen arteko desafioa egongo da barikuan, 19:00etan, Buztarri tabernan. Euskal Herri osoko bertso-eskolek martxan jarritako Bertsotruk ekimenaren ekitaldi berezia da barikukoa. Maiatza bukaera bitartean, 26 Bertso Eskolek hartuko dute parte ekimenean. Lehenengo desafioa dute Markina-Xemeingo bertsolariek.