Bigarren ideia tailerra egingo du gaur Sarek
Ispilue proiektuaren bigarren lan tailerra gaur egungo du Gernika-Lumoko Sarek. Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna da gaur abenduaren 10a, eta egun hori aukeratu du Gernikako Sarek bigarren ideia tailerra egiteko. 19:00etan batuko dira, Astran, eta part...
Azaroaren 7an egin zuten lehen ideia tailerra, eta hainbat lagunen ekarpenak eta iritziak jaso zituzten.
Orain, ekarpen horiek oinarri hartuta, aurrera egin gura dute, proiektua egikaritzen joateko.
Desberdinen konpromisoa
Urte osoko egitasmoa da Sarek abiatu berri duen Ispilue proiektua, eta urriaren 23an egin zuten horren aurkezpena jendaurrean, Gernika-Lumoko Domingo Alegria plazan egin zuten ekitaldiarekin.
Gizartearen eta sarekideen konpromisoa eta inplikazioa bilatzen duen ekimena da, alor ezberdinetako jendearen inplikazioa lotuz eta aniztasuna bilatuz ezberdinen artean.
Halaber,gaur egun ez dituzten tresnak sortu gura dituzte, eta sakabanaketarekin amaitzeko egiten duten lana kalera aterako dutela jakinarazi zuten.