Bihar hasita jabekuntza eskolak emango dituzte Berriatuan

'Amodioari eta maitasunari buruz erakutsi digutena' izenburupean egingo dute lehen saioa. Emakumezkoei eta gizonezkoei zuzenduta daude biharko eta etziko saioakBerrriatuko udalak eta Berritxuko neskak emakumeen sareak elkarlanean antolatuta, Jabekuntza...

‘Amodioari eta maitasunari buruz erakutsi digutena’ izenburupean egingo dute lehen saioa. Emakumezkoei eta gizonezkoei zuzenduta daude biharko eta etziko saioak

Berrriatuko udalak eta Berritxuko neskak emakumeen sareak elkarlanean antolatuta, Jabekuntza eskolak egingo dituzte Berriatuan. Hain zuzen ere, hiru ikastaro landuko dituzte hilabete honetan eta urtarrilean zehar.

Guztiak soinketa gelan egingo dituzte, eta parte hartzeko asmoa duten herritarrek udaletxean izena eman behar dute. Bertaratzerik ez dutenek honako telefono zenbakira deituta apuntatu daitezke: 946 137 030.

Lehenengoa, Amodioa eta maitasunari buruz erakutsi digutena izenburupean emango dute. Eta emakumezkoei zein gizonezkoei zuzenduta egongo da.

Biharko saioa 18:00etatik 20:00etara izango da. Etzi, berriz, 11:00etan hasi eta 13:00ak arte elkartuko dira.

Halaber, datorren astean, hilaren 19an ere beste jardunaldi bat egingo dute. Zapatua izanik, 11:00etatik 13:00etara egingo dute saio hori.

Urtarrilean beste bi

Bestalde, urtarrilean Zahartzaroa polita da eta Autodefentsa tailerra egingo dituzte.

Baina, bi horiek bakarrik emakumeei zuzenduta egongo dira. Zahartzaroaren inguruko saioak urtarrilaren 11an, 18an eta 25ean egingo dituzte.

Autodefentsari buruzkoak, ostera, urtarrilaren 16an, 23an eta 30ean izango dira.