Domekako Jubilatuen egunagaz ekingo diete San Tomas jaiei
Ziortza-Bolibarko San Tomas jaien ekitaldien barruan, Jubilatuen egun handia ospatuko dute domekan.Eguerdian txistularien kalejiran elkartu, eta ondoren meza nagusia izango dute.Meza ostean, 13:15ak inguruan hasita, irrintzi saioagaz gozatu eta nahi du...
Eguerdian txistularien kalejiran elkartu, eta ondoren meza nagusia izango dute.
Meza ostean, 13:15ak inguruan hasita, irrintzi saioagaz gozatu eta nahi dutenek txapel jaurtiketa jokoan lehiatuz haien abilezia erakutsiko dute.
Ondoren, Armola tabernan egingo dute jubilatuen bazkaria.
Jubilatuen egun honekin hasiko dituzte aurtengo santomasak, baina, hurrengo astean egingo dituzte ospakizun nagusiak.Hilaren 19tik San Tomas eguna bitartean, askotariko ekitaldiak izango dira.
Hilaren 19an, txupinazoa
Hain zuzen ere, datorren asteko zapatuan, 19:00etan jaurtiko dute jaien hasierako txupina. Egun horretan baserritarrez jantzita joateko gonbita luzatu du Jai Batzordeak. Izan ere, besteak beste, baserritarren kalejira egingo dute.