Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
HirigintzaIngurumena

Ekologistek Bidaurreta proiektuaren aurrean izango duen jarrera argitzea eskatu diote Markina-Xemeingo Udalari

Markina-Xemein
2015/12/10
Lea-Artibaiko lau talde ekologistek –Ekozainek, Lea-Artibaiko Eguzkik, Mutriku Natur Taldeak eta SOS Karraspiok– Bidaurretako proiektuagaz zer egingo duen galdetu diote Markina-Xemeingo Udalari. Bidaurretako hirigintza proiektua garapen eta hiri-antolamenduaren ikuspuntutik onartezina dela diote, eta proiektu horren aurrean udalak erakutsiko duen jarrera zein izango den argitu nahi dute.
Markina-Xemeingo Bidaurreta ingurua.

Markina-Xemeingo Bidaurreta ingurua.

Markina-Xemeingo Bidaurretako eremuan familia bakarreko 47 etxe eraikitzeko urbanizazio proiektu bat dago. 2011ko azaroaren 16ko alkate dekretuz Markina-Xemeingo udalak Bidaurretako bizitegi sektorea urbanizatzeko proiektuari hasierako onespena ematea erabaki zuen, etxebizitzak ez egiteko zegoen aukera bakarra hori zela iritzita. Horregaz batera lanen egutegia ezarri zuen, lau urteko epean amaitzeko asmoagaz. Epe hori 2016 urteko martxoan amaitzen dela gogora ekarri dute talde ekologistek eta udalak hartuko dituen neurriak ezagutu nahi dituzte. Presioak Bidaurretako urbanizazio proiektua 90. hamarkadan hasi zen lurren birkalifikazioagaz. «Hogei urte baino gehiago igaro dira eta egin den lur mugimendu bakarra obra minimo bat hasteko eta eskubideak finkatzeko izan da. Etorkizunean, ahal denean, jarraitzeko asmoa omen dago, baina momentu honetan ez dakigu noiz bukatuko diren lanak, bukatzen baldin badira», diote ekologistek. Hirigintza proiektu horren iraunaldia amaigabea den eta egoera horrek horrela jarraitzea onartuko den ala ez jakin nahi dutela zehaztu dute. «Lea-Artibaiko udaletxeak egitasmoak legeztatzeko presioak jasaten dituztela uste dugu. Egitasmo hauek ez diete biztanleriaren benetako beharrizanei erantzuten eta ingurumenarentzako kaltegarriak dira. Lehenago 500 etxebizitza egin ziren Ondarroako paduran, berdina Mendexan landa-lurren okupazioagaz eta orain, Markina-Xemeinen 48 txaleten proiektuagaz». Beraz, «eskakizun guztiak betetzea ez dela derrigorrezkoa» esan dute. Eskaera Funtzio publikoaren betebaharra lurraren erabilpen jasangarria ziurtatzea dela diote. «Horretarako zentzuzko hazkunde trinkoa da egokiena, ondorengo belaunaldiei ondare natural, osasuntsu eta orekatu bat uzteko». Hori dela eta, momentua heltzen denean «bere entzutea erabili eta beharrezkoak diren neurri legalak hartzea» eskatzen diote Markina-Xemeingo Udalari. «Lurrak landa lur bezala birkalifikatzeko eta proiektuaren eraikuntza ekiditeko».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Euskal Herria, Bizkaia

Sute batek kiskali egin du hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa bat Bilboko portuan

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon baten gorpua aurkitu dute Trapagarango ibaian

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek txartzat jo dute beharginak beste enpresa batzuetara bidaltzeko aukera

Euskal Herria, Bizkaia

«Pertsona zaurgarrien» hizkuntza eskubideak urratzea leporatu diete epaileei

Ekonomia, Bizkaia

Enerpacek berretsi egin du Mallabiko instalazioko berrogei langileak kaleratu nahi dituela

Ekonomia, Araba, Bizkaia

Cap Capitalek sindikatuei esan die Tubos Reunidoseko langileen %20 kaleratuko lituzkeela

Euskal Herria, Bizkaia

Atzera bota dituzte Berangoko auzian ebatzitako absoluzioaren aurkako helegiteak

Bizigiro, Bizkaia

Bizkaiko Etxebarri erretegia da munduko jatetxerik onena, ‘The World’s 50 Best Restaurants’ zerrendaren arabera

Euskal Herria, Bizkaia

Bigarrenez Bilboko familia baten etxegabetzea behin-behinean geldiarazi dutela jakinarazi du AZETek

Kultura, Bizkaia

Bilboko Bira kulturguneak programazioa etengo du

Zuzeneko laguntzak lehenetsiko ditu Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko Sailak

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebizitzaren alorrean «neurri zehatzak eta eraginkorrak» eskatu ditu Etxebizitza Ekintzak plataformak

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.