Irteera antolatu dute Olentzeroren baserria ezagutzera
MARKINA-XEMEIN // Mungian dagoen Olentzeroren baserrira joateko irteera antolatu du Alkaregin elkarteak. Irteera abenduaren 23an izango da. 09:00etan irten eta 14:00ak aldera egingo da buelta. 3 urtetik beherakoentzat doan izango da bidaia, beste guzti...
MARKINA-XEMEIN // Mungian dagoen Olentzeroren baserrira joateko irteera antolatu du Alkaregin elkarteak. Irteera abenduaren 23an izango da. 09:00etan irten eta 14:00ak aldera egingo da buelta. 3 urtetik beherakoentzat doan izango da bidaia, beste guztiek 8 euro ordaindu beharko dituzte. Izena emateko 678 496 581 telefonora deitu behar da. Azken eguna abenduaren 11 izango da.