Parke berri bat egin eta Zelaiko komunak berrituko ditu udalak
Jolasteko gune berria izango dute laister Markina-Xemeingo umeek. Auzotarrek egindako eskariari erantzunez, umeentzako jolas parke bat prestatuko du udalak Beheko Mojen Plaza auzoko berdegune batean.Belarra kendu eta lurzoru bigun bat jarriko dutela ze...
Belarra kendu eta lurzoru bigun bat jarriko dutela zehaztu du udalak. Jolasak berriz, ohikoak barik, ezberdinagoak izatea nahi dutela eta aukerak aztertzen dabiltzala jakitera eman dute.
Zelaiko komunak
Parke berriagaz gain, Zelaiko komunak berriztatzeko proiektua era esku artean dauka udalak. Herriko komun publikoak zaharkituta gelditu direla eta, birmoldatu egingo dituzte osorik. Eraberritze proiektua prest daukate, eta lanak urtea amaitu orduko hastea nahi dute.