Pirritx, Porrotx eta Marimotserako sarrerak, salgai
BERMEO // Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek abenduaren 29an eskainiko dituzten ikuskizunetarako sarrerak atzo arratsaldean jarri zituzten salgai. Amalur ikuskizuna aurkeztuko dute aurten pailazoek. Aurreko urteetan bezala, bi saio eskainiko dit...
BERMEO // Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek abenduaren 29an eskainiko dituzten ikuskizunetarako sarrerak atzo arratsaldean jarri zituzten salgai. Amalur ikuskizuna aurkeztuko dute aurten pailazoek. Aurreko urteetan bezala, bi saio eskainiko dituzte Artza frontoian: lehenengoa 16:00etan izango da, eta bigarrena, berriz, 18:30ean. Sarrerak Gizarte eta Kultura etxean, Kutxabankeko orotarako kutxazainetan edota kutxabank.es-en eros daitezke. Artza frontoiko aforoa dela eta, «segurtasuna bermatu aldera», adin guztietako umeek sarrerak edukitzea nahitaezkoa izango dela azaldu dute antolatzaileek.