Uholdeak ekiditeko, neurriak hartzen
Uraren Euskal Agentzia (URA) Lea ibaian lanak egiten ari da, Munitibarko herrigunean. Hain zuzen, hiru errekak bat egiten duten lekuan ari dira beharrean hondeamakinak. Izan ere, eremu horretan uholde arriskua dago, eta halakorik gerta ez dadin babes n...

Uraren Euskal Agentzia (URA) Lea ibaian lanak egiten ari da, Munitibarko herrigunean. Hain zuzen, hiru errekak bat egiten duten lekuan ari dira beharrean hondeamakinak. Izan ere, eremu horretan uholde arriskua dago, eta halakorik gerta ez dadin babes neurriak hartzen ari dira. Bestalde, udara begira, tarte horretan herritarrentzako leku bat egokitu nahi du Munitibarko udalak, barrualdeko beste herri batzuetan legez, udako egun beroetan freskatzeko leku bat izan dezaten herritarrek.