World Cheese Awards saria lortu du Leartiker eta Saskagoinen gaztak

Markina-Xemeingo Leartiker zentro teknologikoak eta Saskagoin Kooperatiba Elkarte gaztandegi txikiak elkarlanean garatutako ardi latxa esneaz eginiko rulo gaztak zilarrezko domina irabazi du World Cheese Awards nazioarteko ekimenean. Munduko gazta txap...

Markina-Xemeingo Leartiker zentro teknologikoak eta Saskagoin Kooperatiba Elkarte gaztandegi txikiak elkarlanean garatutako ardi latxa esneaz eginiko rulo gaztak zilarrezko domina irabazi du World Cheese Awards nazioarteko ekimenean. Munduko gazta txapelketarik ezagunena Birminghamen (Erresuma Batua) egin dute aurten.

Saskagoin kooperatiba elkarte txikiak, Leartiker kooperatibako Malen Sarasua elikagaien teknologia arloko esneki berritzaileen garapeneko adituaren aholkularitza teknologikoa izan du. Dibertsifikazio proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Industria eta Kalitate Zuzendaritzaren Berriker 2014 dirulaguntza programaren baitan burutu dela azaldu dute egileek.

«Gazta berri honek mundu mailan prestigio handieneko txapelketan zilarrezko domina irabazi izanak produktua merkaturatzeko orduan ongi posizionatzen lagunduko dio gaztandegiari», adierazi dute Leartikerrekoek.

Orotara, mundu osoko 2.745 gazta lehiatu dira txapelketan, eta guztira, Euskal Herriko 32 gazta saritu dituzte nazioarteko txapelketa horretan.