Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

30 urte kirol zaletasuna zabaltzen

Artibai Judo Taldeak bizirik daraman denboran ehunka judokak entrenatu dute kiroldegiko tatami gainean. Guztiek diziplina eta errespetua zer diren ikasi dute.Orain 30 urte sortu zen Ondarroako Artibai Judo taldea. Hain zuzen ere, 1985ean kiroldegia est...

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2015/12/11

Artibai Judo Taldeak bizirik daraman denboran ehunka judokak entrenatu dute kiroldegiko tatami gainean. Guztiek diziplina eta errespetua zer diren ikasi dute.

Orain 30 urte sortu zen Ondarroako Artibai Judo taldea. Hain zuzen ere, 1985ean kiroldegia estreinatzearekin batera hasi zen abian kirol taldea. Garai haietan, Debako judo taldean hainbat ondarrutar batzen zinen, eta haien ekimenari esker sortu zen talde berria ere. «Debako ikastolan batzen ginen asko, eta kiroldegia zabaldu zutenean, bertan entrenatzen hasi eta kluba sortzea erabaki genuen», gogoratu du Sekun Badiola Artibai judo taldeko presidenteak.

Luis Ferreño hasi zen Ondarroako lehen talde hura entrenatzen, eta orduz geroztik, behar horretan jarraitzen du.

Taldea martxan hasi orduko, herritarren artean harrera ona eta sekulako arrakasta izan zuen, batez ere, herriko umeen artean. 80 bat pertsona batzen ziren astero judoa ikasi eta entrenatzen.

Orain, ordea, zer edo zer gutxiago baldin badira ere, talde handia izaten jarraitzen du klubak. «Hainbat gorabehera izan ditugu, baina hor mantentzea lortu dugu, urtero 60 bat kide batuz. Egun, 40 bat ume eta 18 bat heldu izango gara. Gure pozik handiena 30 urte eta gero aurrera jarraitzen dugula ikustea da. Gorabeherak gorabehera talde moduan jarraitzen dugu, eta oraindik ere jende asko batzen gara».

Sekun Badiolaren iritziz, ostera, neska kopurua oso txikia da. «Umeen artean badaude neskak, baina, gerokoan, kopurua nabarmen gutxitzen da. Nerabezaro garaian, beti gauza bere gertatu ohi da. Lehen ere gutxi egoten ziren, baina, egun, lehiatzen ari diren gazteen artean ez dago emakume batik, eta hori indartu nahiko genuke».

Bi belaunaldi

Urte guzti hauetan ehunka judoka pasa dira kiroldegiko tatami gainetik, eta horietako asko orain aste batzuk Beikozini aretoan egindako topaketan batu ziren. Taldeko entrenatzaileak eta presidenteak nabarmendu dutenez, horiek guztiekin batzea «oso pozgarria» izan zen. «Taldekide askorek gazte sasoian taldea uzten dute, eta haiek berriro ikustea zeharo hunkigarria izan da», dio Ferreñok.

Kide askorek taldea neraberazoan uzten badute ere, horien artean badira taldean jarraitzea erabakitzen dutenak ere. Jon Lasarte, esate baterako, ume-umetan hasi zen. Judoa oso gustuko du, eta energia gastatzeko ona dela dio. Gerriko beltza du, eta iaz, Espainiako txapelketarako ere sailkatu zen. Udan, gainera, judoa irakasteko titulua lortu du. «Orain ikasten ari naiz, eta ez dut askorako astirik, baina etorkizunean hemen ikasitako guztia beste batzuei irakasteko asmoa daukat».

Karmele Lopezek entrenatzen jarraitzen ez badu ere, harreman estua mantentzen du taldeagaz; egun, judoa irakasten die Txomin Agirreko eskolaz kanpoko 3 urtetik 8ra bitarteko ikasleei. Judoa diziplina asko eskatzen duen kirola dela azpimarratu du. «Taldean egin nituen urteetan, diziplinaz gain, errespetuaren garrantziaz jabetzeko astia izan nuen»

Taldeko beteranoen artean emakume bakarra da Marimar Burgoa. Bere iritziz, judoka helduen artean emakume gutxi dago. «Adin batera ailegatu orduko, emakume gutxi ikusten da klubean entrenatzen. Taldea utzi egiten dute». Kluba sortu zenez geroztik bertan aritu da entrenatzen. Iaz, ordea, taldea utzi egin behar izan zuen. «Urte guzti hauetako oso oroitzapen onak gordetzen ditut, eta ahal baldin badut, berriro bueltatuko naiz».

Hainbeste urte irakasten aritu ostean, gainera, familia bereko belaunaldi bat baino gehiago izan ditu Ferreñok ikasle. Orain 30 urte entrenatzen hasi ziren ume haien seme-alaba askok judo egitea aukeratu dute. «Kasu bat baino gehiagotan, aita eta semea batera dabiltza taldean entrenatzen. Hori guztia oso pozgarria da guretzat, egiten dugun jarduerak jarraipena duelako».

Maila onean

Denbora tarte honetan hainbat topaketa eta lehiaketetan parte hartu dute Artibaiko judokek. Taldeka eta banaka, euskal tituluak lortu dituzte, eta tartean, Espainiako txapelak jantzi eta Europa mailan lehiatzeko aukera ere izan dute taldeko onenek.

Horrez guztiaz gainera, beste talde batzuekin harreman sendoa dute. Esperientziak elkarbanatu eta metodologia aldetik ikasteko ondo datozela azpimarratu dute klubeko arduradunek. Elkartrukeak egin ohi dituzte beste talde batzuekin, eta azken urteotan Paueko (Frantzia) taldeagaz harremanak sendotu dituzte. «Munduko mailarik onenetako taldeak daude frantzian, eta beste liga batzuetan lehiatzen ari direnekin hartuemanetan jartzea oso aberasgarria da».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.