Abenduko egitaraua aurkeztuko du Astrak bihar eguerdian
Abenduko egitaraua prest du Gernika-Lumoko Astrak, eta horren berri emateko agerraldia egingo dute bihar eguerdian, Astran. Izan ere, abenduaren 243an 10 urte beteko dira herriko hainbat gaztek arma lantegia zen Astra lehenengoz okupatu zutenetik.Goiza...
Goizaldeko bostetan sartu zen Gernika-Lumoko gazte talde bat fabrika zaharrera. Egun osoan Astra txukundu eta bestelako jarduerak burutu zituzten. Hala ere, 17:30erako eraikina utzi behar izan zuten, Ertzaintza epailearen aginduarekin agertu zenean.
Gero, 2006ko otsailaren 18an sartu ziren berriro gazteak arma lantegira. Ehun bat gazte sartu ziren berriro eraikinera, eta herriko hainbat elkarte, eragile eta norbanakoren babesa ere izan zuten.
Urteurrena gogoan izateko, ekimen bereziak antolatu dituzte bai abendurako, eta baita otsailerako ere. Horren berri emateko, agerraldia egingo dute bihar, 12:00etan.