Duatleta eta triatletarik onenak sarituko ditu Bizkaiko Federazioak
Bizkaiko Triatloi Federazioak antolatuta, Bizkaiko triatloi eta duatloi zirkuituko sariak banatuko dira etzi Bilbon. Hain zuzen ere, 2015. urtean emaitzarik onenak lortu dituzte kirolariak eta taldeak sarituko dituzte.Triatloiari dagokionez, Ondarroako...
Triatloiari dagokionez, Ondarroako Koaxi eta Lekeitioko Garraitz taldekoek kirol gala berezian hainbat sari jasoko dituztela aurreratu dute. Taldekako sailkapenean, esaterako, denboraldi ona egin dute bi taldeek, eta aurreko postuetan ibili dira ondarrutarrak zein lekeitiarrak.
Duatloian ere bai
Duatloian, ostera, Gernika-Lumoko Urdaitri taldeko hainbat kirolari sarituko dituzte. Taldekako gizonezkoen kategorian, bigarren saria jasoko dute.