Ekintzailetza Astea antolatu dute bertoko Gazteria Zerbitzuek

Busturialdeko Gazteria Zerbitzuek antolatuta, bigarren urtez, Ekintzailetza Astea egingo dute abenduaren 16tik 18ra bitartean. Honakoak lortu gura dituzte Ekintzailetza Astearen bitartez: ekintzailetza kultura hedatzea, eskualdeko ekonomia sustatzea et...

Busturialdeko Gazteria Zerbitzuek antolatuta, bigarren urtez, Ekintzailetza Astea egingo dute abenduaren 16tik 18ra bitartean. Honakoak lortu gura dituzte Ekintzailetza Astearen bitartez: ekintzailetza kultura hedatzea, eskualdeko ekonomia sustatzea eta gure eskualdeko aberastasuna eta lana bultzatzea, besteak beste.

Hala, abenduaren 16an, eguaztenean, emango diote hasiera asteari Busturialdeko Enplegu Zerbitzuei buruzko informazio berbaldi batzuekin. Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean jarri dute hitzordua, 19:00etan.

Eguenean, aldiz, Gernika-Lumoko Astran batuko dira, 18:00etan. Horretan, Busturialdeko gazte ekintzaileen mahai-ingurua egingo dute. Tribispe Baserriak, AKA Garagardoak, Nanike Baserriak eta Ganbara Hostel Bilbaok parte hartuko dute eta euren esperientziak azalduko dituzte.

Barikuan, Busturialdeko II. Enpresa Ideia Lehiaketaren sari banaketa egingo dute Gernikako Elai-Alai aretoan, 13:00etan.