Emakumezkoen parte hartzea bultzatu nahi du Egia-Iriondo memorialak
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, lasterketan parte hartzea bera izango da garrantzitsuena. Azken urteotako datuak kontutan hartuta, oso emakume gutxik parte hartzen duOndarroako Atletismo Taldeak antolatuta, herriko lasterketarik ezagunena eta jendet...
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, lasterketan parte hartzea bera izango da garrantzitsuena. Azken urteotako datuak kontutan hartuta, oso emakume gutxik parte hartzen du
Ondarroako Atletismo Taldeak antolatuta, herriko lasterketarik ezagunena eta jendetsuena egingo da domekan: 31. Egia-Iriondo Memoriala.Lasterketa 12:00etan hasiko da Berriatuan, eta ohi modura, parte hartzaileek Ondarroako Zubi Zaharraren parera arteko ibilbidea bete beharko dute. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, lasterketan parte hartzea bera izango da garrantzitsuena, eta sailkapena gutxienekoa; batzuk banaka, beste batzuk taldean, baina guztiek ondo pasatzeko aukera izango dute. «Egia-Iriondo lehia baino gehiago da, herriko kirol jairik handiena da».
Parte hartzeari dagokionez, azken urteotan nabarmen jaitsi dela kezkatuta daude antolatzaileak. «Garai batean 600 korrikalaritik gora batzen ginen, eta orain 300 bueltan. Gure helburua, parte hartzeari eutsi eta lehengo kopuruetara bueltatzea da. Ibilbidea guztiek egitekoa modukoa dela deritzogu, oinez egin behar bada ere. Hain zuzen ere, denek jasoko dituzte txaloak helmugan. Ibilbidea osorik egin nahi ezean, motzagoa ere egin daiteke, norberak nahi duen tokitik abiatuta».
Umeek, doako izen ematea
Horrez gainera, 15 urtetik gorako nesken parte hartzea bultzatu beharra dagoela azpimarratu dute. Azken urteotako datuak kontutan hartuta, oso emakume gutxik parte hartzen du lasterketan. «Herrian aringa-aringa egiteko zaletasuna badagoela jakin badakigu, utzi lotsak alde batera eta animatu».
Izen emateari dagokionez, eta dena hobeto antolatze aldera, aurretik egitea gomendatu dute. Horretarako lehen aukera gaur egongo da turismo bulegoan, 19:00etatik 20:00etara. Horrez gain, berantiarrenek ere lasterketaren egun berean izena emateko aukera izango dute, 10:00etatik 11:00etara.
Izena ematerako orduan bost euro ordaindu beharko dituzte helduek, eta haurrek aurten, doan parte hartzeko aukera izango dute, estreinako.