Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu, ustez, hirugarren bat erasotzeagatik
Martitzen goizaldean jaso zuen Ertzaintzak istilu bat zegoela ohartarazten zuen deia. Eguaztenean identifikatu eta atxilotu zituzten 16 eta 20 urteko ustezko erasotzaileakEusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak eguazten ...
Martitzen goizaldean jaso zuen Ertzaintzak istilu bat zegoela ohartarazten zuen deia. Eguaztenean identifikatu eta atxilotu zituzten 16 eta 20 urteko ustezko erasotzaileak
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak eguazten goizean bi pertsona atxilotu zituen Bermeon, uste, beste pertsona bat erasotzeagatik.Abenduaren 8ko goizaldean, Ertzaintzak herritarren deia jaso zuen, Eskutiz kalean istilua zegoela ohartaraziz. Dei hori egin zuten herritarren arabera, bi pertsona beste bat jipoitzen ari ziren, burdinezko barra baten bidez.
Hala, Ertzaintza eta Udaltzaingoa gertaeraren lekura bertaratu, eta lurrean gizonezko bat aurkitu zuten. Ertzaintzak dioenez, hanketan, sorbalda batean eta toraxean kolpadurak zituen. Horregatik, anbulantziari deitu zioten agenteek, osasun etxean artatua izan zedin.
Agenteek, bitartean, gertatutakoa ikertzen jarraitu zuten, eta ustezko erasotzaileen bila hasi ziren.
Eguaztenean atxilotuta
Ez zuten horiekin topo egin, hala ere, eguazten goizera arte; orduan aurkitu, identifikatu eta atxilotu baitzituzten ustezko erasotzaileak: 16 eta 20 urteko gizonezko bi. Ertzaintzak azaldu duenez, epailearen esku utzi zituzten azken bi horiek eguazten arratsaldean.
Biktimaren eta erasotzailearen arteko eztabaida baten ondorioz gertatu omen zen martitzen goizaldeko ezbeharra, Ertzaintzak jakin ahal izan duenaren arabera. Ustez, erasotzaileek kalean izaten diren burdinezko pibote bat hartu eta biktima kolpatu zuten. Azken horrek hasieran ihes egitea lortu baitzuen ere, lurrera erori eta berriz ere erasotzaileen kolpeak jasaten jarraitu zuen.