Etzi eman behar da izena Munitibarko zaldi mando probetarako
Munitibarko Kinttopeko eta Zaldi mando proben txapelketetan parte hartzeko izen ematea etzi egin behar da Munitibarko udaletxean, 12:00etan. Bertaratzerik ez dutenek, telefono zenbaki honetara deitu dezakete: 946 164 007. Apuntatzerakoan mikrotxip zenb...
Euskal Herri mailako txapelketak izango dira biak. Kinttopekoen zaldi-mando txapelketa hilaren 24ean eta 25ean jokatu dute, zaldi-mando proben txapelketa berriz, hilaren 26an, 31an eta urtarrilaren 1ean.
Bi txapelketetarako baldintzak berdinak izango dira. Munitibarko 1.000 kiloko harria erabiliko dute probetan, eta abereen oinarrizko pisua 400 kilokoa izan beharko da. Pisu hori gainditzen dutenek, gainditzen duten kilo bakoitzeko beste kilo bat izango dute.
Sari potoloak
Kinttopekoentxapelketan lehen laurentzat egongo dira sariak. Irabazleak manta eta garaikurragaz batera, 400 euroko diru-saria jasoko du, bigarrenak 350 euro eta garaikurra, hirugarrenak 300 euro eta laugarrenak 250 euro.
Bestetik, zaldi-mando probetan, lehenengo hamarrek jasoko dute saria. Txapeldunak manta, garaikurra eta 750 euro irabaziko ditu. Bigarrenak ere mantagaz batera, 700 euro jasoko ditu, eta hirugarren sailkatuak 650 euro.
Lea-Artibai mailako lehenengo hirurentzat ere sariak prestatu dituzte.Era berean, herrikoentzako sariak ere egongo dira.