Gaur hasita, sei bermeotarrek parte hartuko dute Gatikako Asto poban
Gaur hasi eta martitzenera bitartean jokatuko dituzte Gatikako Asto probak, eta sei bermeotar ariko dira lehian: Ugalde, Alegria Egia, Iker Legarreta, J.J. Bilbao, eta Janire Alegria.Gaur, 21:00etan hasiko da lehen saioa. Bertan, Ugalde, Gatikako Loben...
Gaur, 21:00etan hasiko da lehen saioa. Bertan, Ugalde, Gatikako Lobene eta Loiuko Urrutikoetxeak anaiak ariko dira nor baino nor gehiago. Bihar ere ordu berean ekingo diete probari, Etxebarriako Satxibarrek, Gamizko Zarra tabernako kideek eta Zallako Narbaizak.
Etzi, berriz, 18:00etan hasiko dira lanean, eta bermeotarrak izango dira protagonista. Iker Legarreta, Egia eta J.J. Bilbao ariko dira hirugarren saioan.
Asteleheneko eta martitzeneko saioak 21:00etatik aurrera lehiatuko dituzte. Astelehenekoan, Alegriak, Mallabiko Irazolak eta Leioako Jose Ignacio Agirrek hartuko dute parte.
Martitzeneko azken jardunaldian, Janire Alegria, Iurretako Partiliku elkarteko kidea eta Gamizko Miren Olabarrieta ariko dira lehian.