Lehenengo hiru zezen-txorien heltzea
Aurtengo sasoiko lehenengo hiru zezen-txoriak ailegatu dira Urdaibaiko hezeguneetara. Espezie arraroa bada ere, urtero gerturatzen dira Urdaibaiko Erreserbara. Izan ere, inguru horretan, «ezkutatzeko lezkadiak eta elikatzeko beharrezko ur-eremu irekia...

Aurtengo sasoiko lehenengo hiru zezen-txoriak ailegatu dira Urdaibaiko hezeguneetara. Espezie arraroa bada ere, urtero gerturatzen dira Urdaibaiko Erreserbara. Izan ere, inguru horretan, «ezkutatzeko lezkadiak eta elikatzeko beharrezko ur-eremu irekiak ditu hain iheskorra eta interesgarria den hegazti horrek». Zezen-txori horiek ikustea ere oso zaila dela azaldu du Urdaibai Bird Centerrek; hala ere, zentrokoek izan dute horretarako aukera argazkian.