Udaletxea antzera, ingurua aldatuta

Urteetan atzera eginda, lehengo Ereñoko udaletxearen antza hartzen diogu gaur egungoari. Harrizko arkupeen xarma mantendu, eta itxura modernoagoa du egun, udaletxeak. Hala ere, aldaketa bere inguruan da nabaria. Duela 52 urteko argazkiari erreparatuta...

Urteetan atzera eginda, lehengo Ereñoko udaletxearen antza hartzen diogu gaur egungoari. Harrizko arkupeen xarma mantendu, eta itxura modernoagoa du egun, udaletxeak. Hala ere, aldaketa bere inguruan da nabaria. Duela 52 urteko argazkiari erreparatuta goikoa ikus daiteke hori. Gaur egun, probalekua dago udaletxearen aldamenean, eta horri lotuta dago Ereñozar jatetxea; antzina frontoia zegoen toki berean.