Umeen Eguna ospatuko da etzi, Ondarroako Galizia Etxean

Etzi, urtero legez, Umeen Eguna ospatuko dute Ondarroan. Udalak antolatuta, Galizia Etxean umeen eta gaztetxoen neurrira egindako jaialdia egingo dute. «Garai batean beranduago egiten genuen jaia, baina Gabonetan beste hainbat ekimen batzen direnez, j...

Etzi, urtero legez, Umeen Eguna ospatuko dute Ondarroan. Udalak antolatuta, Galizia Etxean umeen eta gaztetxoen neurrira egindako jaialdia egingo dute. «Garai batean beranduago egiten genuen jaia, baina Gabonetan beste hainbat ekimen batzen direnez, jaialdia aurretik egitea erabaki dugu aurten», azaldu dute Galiza Etxeko arduradunek.

Jaialdia, 17:00etan hasiko da, eta Smile animacion enpresako animatzaileek eskutik, bi bat orduko ikuskizunagaz gozatzeko aukera izango dute etxeko txikienek. Galizia Etxeko arduradunek nabarmendu dutenez, askotariko jaialdia eskainiko dute animatzaileek. Pailazo ikuskizanagaz gain, karaokea eta magia ikuskizuna ere aukeran egongo dira, «ikusleen arabera».