Aspaldiko partez Markina-Xemeingo frontoia bete-bete egin da zesta-punta jaialdi bat ikusteko. Harmaila guztiak eta goiko partea, tabernaren ingurua, ere leporaino. Giro haundia zesta-puntari bultzada eman eta AEBetara jokatzera doazen herriko gazte bi agurtzeko.
Frontoia jendez beteta.
Animoak eta txaloak izan dira nagusi, nahiz eta Barandika eta Lekerika gernikarrek partida irabazi. Tantu bakoitza txalotu eta epailearen erabakiak arbuiatu dituzte ehunka ikuslek, gogotsu.
Partida nagusian atzetik joan dira herrikoak eta ezin izan dute Barandika eta Lekerikak erakutsitako joko ona eta elkartasuna gainditzerik eduki. Hala ere, publikoa alde izan dute, azkenera arte.
Lekerika, Barandika, Zabala eta Arbe hasierako agurra egiten.
AEBra doazen gazteen partida baina, ez da izan gaurko erakustaldi bakarra. Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskolako gazteen partida bi jokatu dira aurretik, eta gazteek maila badagoela erakutsi dute partida dotoreak eskainiz.
Partidez gain, zesta-puntaren historiari errepasoa egiteko aukera egon da gaurkoan. Goizean hitzaldia luze bezain interesgarria egon da kultur aretoan Miguel Angel Bilbao eta Alberto Prieto Calixto adituen eskutik. Arratsaldeko partiden artean bideo bat eman dute frontoian bertan.
Hitzaldia kultur aretoan: Alberto Prieto Calixto, Felix Larrinaga eta Miguel Angel Bilbao.
Jai handia bizi izan du zesta-puntak gaur, berriz ere. Aspaldiko garai berebizikoak askoren oroitzapenetara ekarriz. Frontoian batu dira, gainera, zesta-punta gailurrenera eraman zuten pilotari asko. Kantxara jaitsi eta argazkia atera dute guztiek batera.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.