Beste urte batez, Ondarroako herri lasterketarik ospetsuenak jendetza batu du. Antolatzaileek iragarri dutenez, iaz baino jende gehiago batu da 31. Egia-Iriongo memorialean; 420 lagun inguru, denetara. “Azken urteotan parte hartzaile kopurua 300 eta 350 bitartean ibili dira, eta aurten, ostera, 420 bat lagunek eman dute izena. Eguraldiak ere asko lagundu du, eta azken orduan izena eman dutenak ere asko izan dira”.
Korrikalariak Gardotza parean
12:00etan puntuan hasi da lasterketa Berriatuan, kordeleria paretik, eta ordurako, Ondarroako alde zaharra eta inguruak jendez bete-bete eginda zeuden aringalariak noiz helduko zain. Lehen parte hartzaileek ziztu bizian atera dira, eta hasieratik erritmo bizia ipini dute. Lehen metroetan, Asier Ugartetxea azken urteotako irabazlea aurretik ibili da, baina KamiƱazpi parean ezin izan dio erritmoari eutsi, eta atzetik zituenek aurrea hartu die.
Azken metroak erabakigarrienak izan dira gaurkoan [abenduak 13]. Izan ere, sprintean erabaki da aurtengo txapelduna. IƱigo Perez eta Mikel Dieguez alde zaharrera haginak estututa heldu badira ere, helmugan sartzen lehena IƱigo Perez izan da. Azken urteotan aurreko postuetan ibili da Perez, eta aurtengoan lehen postuan helmugaratzea lortu du.
IƱigo Perez eta Mikel Diegez helmugara sartzen
Marka ona egin du irabazleak, 14 minutu baino zer edo zer gutxiago, baina ez du Gillermo Burgoak ezarritakoa apurtzea lortu.
Helmugaratu den lehen neskari dagokionez, Ioana Osa iazko txapeldunak irabazi du aurtengoan ere Egia-Iriondo memoriala. Lasai helmugaratu da Osa, alde zaharrean batutako guztien txalo zaparrada artean.
Ioana Osa helmugara ailegatzen
Ondorengo minutuetan, banaka, bikoteka, lagunartean zein familia giroan amaitu dute lasterketa parte hartzaileek. Batzuk zistu bizian sartu dira, beste batzuk ondokoen martxan geldika-geldika eta asko oinez ere heldu dira helmugara, bakoitza bere erritmora. Denak ere, txalo zaparrada artean ailegatu dira alde zaharrera. Bitxikeri modura, Joseina Malvidok Santa Claus mozorrotuta egin du lasterketa, eta parte hartzaileen artean urte guzti hauetan hutsik egin ez duenik ere egon da.
Jose Mari Aranbarri Egia eta Martin Iriondo lasterketaren sortzaileek ez dute urteroko hitzordura hutsik egin. Iriondo, esate baterako, helmuga parean egon da guztia gertutik jarraitzen, eta lasterketa amaitu ostean, asko izan dira bera agurtu dutenak. Egia ere, publiko artean ibili da guztiak txalotzen.
Egia eta Iriondo antolatzaileekin batera. Ezkerretik eskumara: Gorka Zarraga, Jose Mari Aranbarri ‘Egia’, Martin Iriondo eta Orkatz Beitia
Behin guztiak helmugara helduta, sari banaketa egin dute. Haurrak banan-banan pozik igo dira oholtza gainera, eta txapeldun handiek legez, eskuak igota agurtu dituzte han bildutako guztiak. Guztiek, opari legez, goxoki poltsa bat jaso dute antolatzaileen eskutik.
Ostean, gazte, beterano eta absolutu mailako lehen hiru sailkatuek oroigarriak jaso dituzte Egia, Iriondo eta Orkatz Beitia munduko txapeldunaren eskutik.
Absolutu mailako podiuma
Azkenik, lasterketaren sortzaileek ere oroigarri berezia jaso dute. Marino kontserba enpresako Xabi Marinok hegaluze lata handi bat eman die bakoitzari.
Behin lasterketa amaituta, pozik eta gustura agertu dira Ondarroako Atletismo Taldeko kideak. “Guretzako hau guztia jai handi bat da, eta gauza polita izan da beste urte batez berau antolatu ahal izatea eta jendea benetan gozatzen ikustea”.
SAILKAPENA
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.