Eskualdeko triatletek irabazi dituzte Bizkaiko sari nagusiak
Koaxiko Arantza Burgoak eta Nagore Eluk lehen eta hirugarren saria jaso dute, absolutu mailan. Garraitzeko Ander Okamikak ere sari nagusia eskuratu duBizkaiko Triatloi Federazioak banatzen dituen hainbat sari lortu dituzte Lekeitioko Garraitz eta Ondar...
Koaxiko Arantza Burgoak eta Nagore Eluk lehen eta hirugarren saria jaso dute, absolutu mailan. Garraitzeko Ander Okamikak ere sari nagusia eskuratu du
Bizkaiko Triatloi Federazioak banatzen dituen hainbat sari lortu dituzte Lekeitioko Garraitz eta Ondarroako Koaxi triatloi taldekoek; Bizkaiko zirkuituko onenen sariak jaso dituzte, urte guztian «egindako lan onagatik».Emakumezkoetan, kategoria absolutuan, lehen hiru sarituen artean bi ondarrutar izan dira. Koaxiko Arantza Burgoak jaso du sari nagusia eta Nagore Eluk, ostera, hirugarren saria jaso du. Baina, ez zen jaso zuten sari bakarra izan; Burgoak eta Eluk euren kategorietan, beteranoetan eta 23 urtez azpikoetan, hurrenez hurren, lehen sailkatuak izan dira.
Bakarkako sariez gain, zirkuituko talde onenaren saria ere jaso dute Koaxiko neskek. Eurekin batera, podiuma osatzen Garraitzeko neskak egon dira, hirugarren postuan.
Horrez gainera, Garraitzekoek taldekako sailkapenean bigarren sari bat ere jaso dute; gizonezkoen kategorian bigarren amaitu dute denboraldia.
Mutiletan ere nagusi
Bestalde, bakarka ere hainbat sari jaso dituzte Garraitzeko mutilek. Kategoria absolutuan, Ander Okamikak jaso du sari nagusia, eta bere kategorian ere, 23 urtez azpikoetan, lehen saria lortu du.
Horrez gain, Paul Goitiak eta Ibon Astorekak hirugarren saria jaso dute, hurrenez hurren, kadete eta junior kategorietan.