Inguruotako hondartzak “beste behin ere” zaborrez bete direla eta, kezkatutako agertu dira
Lea-Artibaiko Eguzki talde ekologistako kideak. “Joan da uda, joan dira garbitzaileak, eta hondartzak zaborrez betetzen hasi dira beste behin ere. Plastikozko botilak, latak, bidoiak… Hondartzetan hau gertatzen baldin bada, zer egongo da ibai eta itsasoetan?”.
Mutrikuko Saturrarango hondartza uxolek ekarritako zaborrez beteta. Argazkia: Eguzki
Ibai eta itsasoak zaintzea “berebizikoa” dela ohartarazi dute talde ekologistako ordezkariek. Ibaiak eta itsasoak zaborrez betez gero, zabor horrek kostaldea zikinduko lukeela nabarmendu dute. “Noiz konturatuko gara zabor horrek arrantzatzen ditugun arrainak kutsatzen dituela? Zaindu ditzagun ibaiak eta itsasoa, gure etorkizuna dira eta!”.
Saturrarango hondartzan zaborra pilatuta. Argazkia: Eguzki