Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Ibon Iparragirre etxeratzeko eskatuko dute Ondarroan LAB-ek eta IA-k

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2015/12/15
LAB sindikatuak eta Ikasle Abertzaleak erakundeak deituta, Ibon Iparragirre Burgoa larriki gaixorik dagoen euskal preso politiko ondarrutarra etxeratzeko eskatuko dute eguenean [abenduak 17], Ondarroan. Ibon etxea! Euskal Presoak etxera ekarri behar ditugu lelopean Iparragirre eta gainontzeko preso gaixoen egoera salatu eta haien askatasuna eskatuko dute Ondarroako kaleetan barrena. “Ibonek egun bizi duen egoera kalera atera nahi dugu. Gabonak hain hurbil ditugun data hauetan, gainera, Ibonen eta gainontzeko presoen etxeratzea exijitzea beharrezkoa dela deritzogu”.
Preso gaixoen alde Ondarroan egindako mobilizazio bat

Preso gaixoen alde Ondarroan egindako manifestazio bat

Mobilizazioa 11:30ean hasiko da Institutu inguruetan dagoen LABen egoitza aurretik, eta Alamedan amaituko dela iragarri dute. Bukaeran LABeko eta IAko ordezkariek manifestua irakurriko dute. Gaiagaz lotuta, gainera, eta Institutuko ikasleek manifestazioan parte hartu ahal izateko, jolas orduaren hurrengo orduan geldialdia egingo dutela aurreratu dute. “Bozketa egin da, eta ikasleen gehiengoak ordubeteko geldialdia egitea erabaki du. Modu horretara, ikasleen ordezkaritza handi batek ere mobilizazioan parte hartzeko aukera izango du”.
Ondarroan, Ibon Iparragirreren alde egindako manifestazio bat

Ondarroan, Ibon Iparragirreren alde egindako manifestazio bat

Egoeraren larritasunaren aurrean LABek eta IAk presoak etxeratu arte lanean jarraituko dutela azpimarratu dute. “Preso politikoen eskubideen aldeko aldarrikapena lan eta ikasle munduan ere zabaltzea berebizikoa dela iruditzen zaigu. Euskal Herrian gatazka politikoaren benetako konponbidea nahi badugu euskal preso eta iheslari guztiak etxera ekarri behar ditugu, eta horretarako herria, tartean langileria eta ikasleria, kalera irten behar da”. Ondarroako kaleetan egingo dituzten salaketen artean, Espainiako gobernuak darabilen “mendeku” politikagaz amaitzeko eskatuko dute. “Euskal preso politikoen kasuan, eta batez ere, preso gaixoen kasuan ez dira euren eskubideak bermatzen. Espainiako gobernuak, euskal gobernuak eta dagokien erakundeek horretarako asmorik ez baldin badute, herria izan beharko da horren inguruan lan egin beharko duena”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.