Kalera atera dira herritarrak, joan den asteko «eraso sexistak» salatzeko

Gizonezko batek bere aitaginarreba ohia eta haren alaba harrapatu zituen autoz barikuan. Eguaztenean, aldiz, gizonezko bat atxilotu zuten genero indarkeria egotzitaJoan den barikuan, 17:20 aldera, 29 urteko gizonezko batek bere aitaginarreba ohia eta h...

Gizonezko batek bere aitaginarreba ohia eta haren alaba harrapatu zituen autoz barikuan. Eguaztenean, aldiz, gizonezko bat atxilotu zuten genero indarkeria egotzita

Joan den barikuan, 17:20 aldera, 29 urteko gizonezko batek bere aitaginarreba ohia eta haren bederatzi urteko alaba autoz harrapatu zituen, Bermeoko Ondarraburu kalean. Jazoera hori indarkeria matxistarekin lotu, eta elkarretaratzea egin zuten atzo Bermeoko Udalak, Erroxape emakumeen elkarteak eta Saregiñek Bermeoko emakume feministen elkarteak deituta. Halaber, eguaztenean beste emakume batek jasandako erasoa ere gaitetsi zuten bertan.

Barikuan, zauritutako umearen ahizpa bikia ere aita eta ahizparekin zioan harrapaketaren unean, baina lehenengo horrek ihes egitea lortu zuen, inongo kalte fisikorik jasan barik.

Bigarren ahizpak, baina, ez zuen zorte bera izan, eta jasandako golpeen ondorioz, Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten. Haren aita ere artatu behar izan zuten, zauri arinagoak bazituen ere. Umeak atzo ospitalean jarraitzen zuen; hala ere, larritasun egoeratik kanpo.

Ezbeharra gertatu zen tokian atxilotu zuen Bermeoko Udaltzaingoak ustezko erasotzailea, eta Ertzaintzaren esku utzi zuen, ondoren. Atzo goizean pasatu zen atxilotua epailearen aurretik, eta azken horrek behin-behinean espetxeratzeko agindua eman zuen, Ertzaintzak jakitera emandakoaren arabera.

Gizonezko bat inputatuta

Eguaztenean, bestalde, gizonezko bat inputatu zuten genero indarkeria egotzita herri berean. Ertzaintzak baieztatu duenez, bere bikotekidea komuneko bidet baten aurka kolpekatzeagatik akusatu zuten aipatu gizonezkoa.

Joan den eguaztenean, 14:50 aldera jaso zuen Ertzaintzak golpeak jasandako emakumearen deia. Bere bikotekideak kolpekatu egin ziola azaldu zien dei horren bitartez ertzainei, eta azken horiek haren etxera bertaratu ziren orduan. Behin bertan, biktimak aurpegian zauriak zituela eta asma-arazoak zituela egiaztatu zuten agenteek, eta Bermeoko anbulatoriora eraman zuten.

Ertzaintza biktima zegoen etxebizitzara sartu zenerako alde egina zen ustezko erasotzailea. Hala ere, ertzainek gizonezkoa aurkitu eta inputatu egin dute. Biktimak, bestalde, ez zuela bere bikotekidearen aurkako salaketarik jarri nahi izan azaldu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.

Komunikabideren batek hala zabaldu badu ere, ustezko erasotzailea atxilotua izan denik ezeztatu egin du Ertzaintzak.

Testua lehenengo parrafoa testua lehengo parrafoa testua lehenengo parrafoa lehenengo parrafoa lehenengo parrafoa.

Testua bigarrengo parrafoa eta hurrengoak testua bigarrengo parrafoa eta hurrengoak.

Testua bigarrengo parrafoa eta hurrengoak testua bigarrengo parrafoa eta hurrengoak.

Ladilloa lerro bat gehienez

Testua lehenengo parrafoa testua lehengo parrafoa testua lehenengo parrafoa.

Testua bigarrengo parrafoa eta hurrengoak testua bigarrengo parrafoa eta hurrengoak.

Testua bigarrengo parrafoa eta hurrengoak testua bigarrengo parrafoa eta hurrengoak.

Ladilloa lerro bat gehienez

Testua lehenengo parrafoa testua lehengo parrafoa testua lehenengo parrafoa.

Testua bigarrengo parrafoa eta hurrengoak testua bigarrengo parrafoa eta hurrengoak.

Testua bigarrengo parrafoa eta hurrengoak testua bigarrengo parrafoa eta hurrengoak.