
Herri Eskolako ikasleek antzerki emanaldi berezia prestatu dute.
Udaletxeko aretoan elkartuko dira ume, irakasle, guraso eta gainontzeko herritarrak. Ekitaldia 19:00etan hasiko da.
Gela bakoitzak antzerki bana prestatu du, eta denak antzeztuko dituzte.
Bi eta hiru urte bitarteko umeek,
Kukai txiki lana taularatuko dute, eta lau eta bost urte bitartekoek
Bi ahuntzak antzerkia prestatu dute.
Bestalde, lehenengo zikloko umeek
Amelingo txirularia antzeztuko dute, bigarren ziklokoek
Lan baten bila lana eskainiko dute, eta azkenik, hirugarren zikloko ikasleek
Lau istorio lana eskainiko dute.
Emanaldiak amaitzean, bertaratzen diren guztiek talo-jana izango dute udaletxeko arkupean.