“Udaletik oso balorazio ona egiten dugu. Parte hartzea handia izan da; guztira 6 auzo batzarretan 110 bat herritarrek parte hartu dute”, adierazi du Jon Arriola Berriatuako alkateak.

Berriatuko alkate Jon Arriola, auzotarrekin bilduta. Argazkia: Berriatuko Udala.
Herritarrek egindako ekarpenak “ugariak eta era guztietakoak ” izan direla azaldu du.
Hala, askotariko gaien inguruan hitz egin dute batzarrotan: auzo bideak, argiteria, udal zerbitzuak… “Orain egindako eskaera guztiak ordenatzen hari gara eta egia esan badugu lana aurrerantzean”.
Berriatuako alkateak kontatu duenez, auzotarrek eskertu dute udaletik egindako eskaintza, eta azpimarratu du orokorrean oso giro onean joan direla batzarrak.
Orain, urtebeteko epean, udala ahal dituen eskaerak betetzen joango dela adierazi du.
“Konpromisoa hartu da datorren urte bukaeran berriz auzo batzarrak deitzeko” zehaztu du Arriolak.
Orduan ere auzo batzarren balantzea egingo dute, zer egin den eta zer ez, eta zergatik arrazoituz. Halaber ekarpen barriak egiteko aukera izango dela jakitera eman du.
Azaroaren 16tik abenduaren 9ra bitartean sei auzo batzar egin dituzte. Hala, Milloi, Asterrika, Madalena zein herriguneko bizilagunen zalantzak eta kezka bertatik bertara jaso dituzte, eta haien proposamenak jasotzeko aukera izan dute.