2016ko martxoaren 6an Donostian egingo den
Lilatoian izena emateko epea zabaltzeagaz batera, urtero modura, Lilatoira joateko autobusa antolatuko dutela jakitera eman du Markina-Xemeingo Udalak. Oraingoan ere, dortsalak eta kamisetak ekartzeaz ere arduratuko direla aurreratu dute.
Lilatoian izena eman nahi dutenek
www.kirolprobak.com web orrian eman beharko dute izena, eta udalak argitu duenez,
Kidea zareneko taldearen izena atalean Markina-Xemein idatziz gero, izena eman duena talde horretako kide modura azalduko da. Hau da, Markina-Xemeingo taldekoa.
Lilatoian izena emateko epea atzo zabaldu zen eta 2016ko otsailaren 25ean itxiko dute. Lasterketak, urtero modura, 5 kilometroko distantzia izango du eta 11:00etan hasiko da.

2015eko Lilatoian parte hartu duen talde markina-xemeindarra. Argazkia: Ianhire Solozabal