Mutrikuko Udalak antolatuta, barikuan [abenduak 18] III. Kirol Gala egingo da. 2014-2015 denboraldia kontuan hartuta, lau sari banatuko dira: kirolari onena saria, talde onena saria, ibilbide onena saria eta aipamen berezia saria. Ekitaldiarekin kirol munduan dabiltzan eta ibili diren pertsona edo eragileei onespena eta eskerrak eman nahi zaie sari baten bitartez.

Iazko Kirol Galan egindako mahai ingurua
19:00etan hasiko da gala, udalbatzar aretoan, eta Ainhoa Azurmendiren eskutik,
berdintasunari buruzko mahai ingurua egingo dute lehendabizi.
Berdintasuna kirolean: bilakaera eta erronkak izenburua duen saioan herriko elkarteetako emakume gonbidatuek euren esperientziari buruz hitz egiteko aukera izango dute.
Honakoak izango dira gonbidatuak: Jaujako sortzaileak eta lehendabiziko taldeko emakumeak, Mutriku Futbol Taldeko ehen emakume taldeko kideak, Mutriku Arraun Taldeko lehendabiziko emakume kirolariak, Mutrikuko Sokatira Taldeko lehendabiziko emakume kirolariak eta
Burumendi taldeko lehendabiziko emakumeak.

Txemi Galarraga Kirol Gala aurkezten
Ordubete inguruko mahai ingurua eta gero, Txemi Galarragak aurtengo kirol galaren aurkezpena egingo du, eta izendatu guztien izenak esan orduko, kategoria bakoitzeko sariatuaren izena emango da jakitera, ikus-entzunezko bideoaren bitartez.
Izendatuei dagokienez, Mutrikuko kirolari onenen artean honako hauek dira aurtengo hautagaiak: Asier Illarramendi futbolaria, Oihana Kortazar mendi lasterkaria, Igor Mendizabal
Goxerri eskalatzailea, Ugaitz Mugertza aizkolaria, Jon Goenaga eta Aitor Andonegi puntistak, Ioar Urkiri igerilaria, Erik Mendizabal puntista eta kirolzale jubilatuak.

Iazko galako saritu guztiak
Talde onenaren saria jasotzeko hautagaiak, aldiz, honakoak dira: Mutriku FT, Mutriku Arraun Taldea,
Burumendi, Sorginerreka, Saskibaloi taldea,
Danok Bat eta Talaixa Triatloi Taldea.
Kirol ibilbidea jasotzeko sarituei dagokienez, hauek dira aurtengo izendatuak: Dioni Urreisti, Peio Arreitunandia, Iñigo Agirre, Joxe Agustin Elezgarai, Igor Mendizabal
Gorrexi, Joxemari Egaña, Luis Mari Ortiz, Jose Ignacio Urkiri, Patxi Txurruka, Jon Iñaki Mendizabal
Goxerri eta Benito Romero.

Jose Arrunategi medikuak jaso zuen iaz, Aipamen berezia saria
Aipamen bereziak, azkenik, herriko kirolari emandako dedikazioa sarituko du. Hauek dira aurten saria jasotzeko hautagaiak: Luis Mari Ortiz, Ezkide Agirrebengoa, Benito Romero, Jose Agustin Elezgarai, Jose Ignacio Urkiri, Andres Egurbide eta Eugenio Mixkia, Jose Angel Andonegi eta Burumendi taldeko 80. hamarkadako zuzendaritza taldea.