XV. Ekoargazki Lehiaketako saridunak ezagutzera emango ditu zapatuan [abenduak 19] , 12:00etan, Uhagon kulturgunean, Ekozain ekologia taldeak. 15 eguneko epea izan dute aurten, parte hartzaileek, argazkiak ateratzeko eta Lea-Artibai osoa esparru. Lea-Artibaiko ura, lurra eta animali basatiak islatu behar izan dituzte aurten, argazkien bidez.
30 lagunek eman zuten izena lehiaketan, baina, azkenean, 25ek entregatu dituzte lanak. Euretatik zazpi 14 urtetik beherako umeak izan dira.

Olatuak, Ondarroako portuan.
Epaimahaia zazpi lagunek osatu dute eta euren erabakia jakingo da zapatuan. Guztira, zortzi sari banatuko dituzte, lau nagusien mailan eta beste lau 14 urtetik beherakoetan.
Parte hartzaile guztien argazkiak ikusgai egongo dira Uhagon kulturgunean jarriko duten erakusketan.
SARIAK
Nagusien maila
- 275 euro: Bilduma onenari.
- 75 euro: Ura, geza edo gazia.
- 75 euro: Animalia basatiak.
- 75 euro: Lurra eta bere landaretza.
14 urtetik beherakoentzat
- 160 euro: Bilduma onenari.
- 55 euro: Ura, geza edo gazia.
- 55 euro: Animalia basatiak.
- 55 euro: Lurra eta bere landaretza.