Erailketa matxisten egoeraren larritasuna begi-bistan jarri eta kontzientzia zabaltzeko ekintza izango da zapatuan [abenduak 19], 13:00etan, Ondarroako Alamedan egingo dutena. Eta emakumeei beltzez jantzita joateko eskaera egin nahi izan diete antolatzaileek. “Guztiok izango zarete ongietorriak!.
Zer da Woman In Black?
Ekintza hau ahalik eta pertsona gehienek egoera ikusi eta kontzientzia har dezaten jaio zen. Emakumeen erailketak errutina antzeko bihurtu dira. Women In Black
ilusioz pentsatuta dago eta gogotsu dagoen pertsonek edo kolektiboek euren herrietan
erraztasun handiz egiteko.

Women In Black ekintza, Donostian. Argazkia: Irutxuloko Hitza
Zer egin behar da?
Parte hartuko duten emakumeak beltzez jantzita joango dira, eta erabakitako momentuan,
lurrean etzango dira; lerro zuzenean, bata bestearen alboan, buru denak norabide berdinean, geldirik, begiak itxita eta isilean (hilda baleude bezala).
Bi-hiru minutu pasa eta gero, erabakitako
pertsona batek, klariona lodi batez
pertsona bakoitzaren ingurua margotuko du. Amaitutakoan, pertsona honek, etzanda dagoen l
ehenengo emakumearen sorbalda ukituko du hau altxa dadin. Egiten duenean, beronek,
hurrengoaren sorbalda ukitu eta horrela segidan
denak zutik egon arte euren irudiaren atzean, non isilean minutu batzuk egongo diren. Denbora pasata, ilara apurtuko da eta ekintza amaitutzat emango da.