Musikaiakoek Gabonetako kontzertua eskainiko dute
Emanaldia martitzenean izango da, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Sarrera doan izango da. Hainbat taldek parte hartuko dute musika saioanLekeitioko Musikaia musika eskolako ikasleek Gabonetako kontzertua eskainiko dute martitzenean, 19:00etan, Iku...
Emanaldia martitzenean izango da, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Sarrera doan izango da. Hainbat taldek parte hartuko dute musika saioan
Lekeitioko Musikaia musika eskolako ikasleek Gabonetako kontzertua eskainiko dute martitzenean, 19:00etan, Ikusgarri zinema aretoan.Zehatz esateko, musika eskolako hainbat taldek parte hartuko dute emanaldian: musika tresna ezberdinez osatutako taldeek, koralek, koral txikiak eta eskolako ikasle txikienek ere bai. Azken horiek, musika tailerrean parte hartzen dutenak izango dira.
Emanaldia doakoa izango da eta Ikusgarriko ateak 18:45ean zabalduko direla jakitera eman dute Musikaiako ordezkariek.
Horrela ba, herritarrei martitzenean Ikusgarrira gerturatzeko eta saioagaz gozatzeko gonbitea egin nahi izan diete musika eskolako kideek.