Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Danok Bat Pelotazale Elkarteak irabazi du Gipuzkoako zesta-punta txapelketa

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2015/12/21
Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteak irabazi du Ezker hormako Gipuzkoako Elkarteen arteko txapelketa, 2. mailan. Zumaiari 35-24 irabazita, Ekaitz Mendizabalek eta Mikel Mantzisidorrek jantzi dute txapela. Mutrikuko taldea pozik agertu da. “Lorpen handia da guretzat. Iaz modura, aurten ere txapela lortu dugu eta”. Gazte mailako bikote mutrikuarrak maila ona erakutsi zuen Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan. Partida gogorra izan zen, eta kantxara urduri atera baziren ere, Zumaiako bikotea nahikoa erraz menderatzea lortu zuten.
Mantzisidor (ezkerrean) eta Mendizabal (eskuinean) txapelak jantzita eta garaikurrekin eskuan

Mantzisidor (ezkerrean) eta Mendizabal (eskuinean) txapelak jantzita eta garaikurrekin eskuan. Argazkia: Danok Bat

Hasierako tantoetan nahikoa parekatuta ibili ziren aurkari biak, baina partidaren azken zatian Danok Batekoek aurrea hartu, eta horri eustea lortu zuten. Zehatz esanda, 20 tantotik aurrera partidaren kontrola hartu zuten Mendizabalek eta Mantzisidorrek, eta erraz egin zituzten azken tantoak. Gipuzkoako Elkarteen arteko txapelketaz gain, Danok Bateko Eñaut Urreistik eta Manex Ansolak Gipuzkoako Udazkena Sariko finala jokatu dute Zumaiaren aurka, alebin kategorian.
Udazken txapelketako lau finalistak

Udazken txapelketako lau finalistak. Argazkia: Danok Bat

Bikote mutrikuarrak Tolosako Beotibar pilotalekuan maila ona erakutsi bazuen ere, Zumaiako bikoteak hobeto jokatu zuen, eta bi setak aurkariek irabazi zuten. Horrenbestez, bigarren postuan amaitu dute txapelketa Danok Bateko alebinek. Mutrikuko pala txapelketa Bestalde, Mutrikuko pala txapelketaren finalak ere jokatu dira asteburuan. Danok Batek antolatuta, zapatuan [abenduak 19] 2. mailako eta 1. mailako finalak jokatu ziren Miruaitz frontoian. 2. mailako finalari dagokionez, Enetz eta Unai ondarrutarrek osatutako bikoteak irabazi zuen txapelketa, ezustean. Zumaiako Josuri eta Juani, txapelketako faboritoei, 30-27 irabazi zieten. Bikote irabazlea atzetik ibili bazen ere, azken bost tantoak bata bestearen atzetik eginda nagusitu zen.
Mutrikuko Pala Txapelketako 1. mailako finalistak

Mutrikuko Pala Txapelketako 1. mailako finalistak. Argazkia: Danok Bat

1. mailan, ordea, Berriatuko Belarrik eta Landerrek [Txusen ordez jokatu zuen] jantzi zuten txapela, Soraluzeko Gallas eta Pontxiren aurka 30-22 irabazita. 20 tantora arte, parez joan ziren bi finalistak, baina Berriatuko bikoteak maila hobea erakutsi zuen. Behin txapelketa amaituta, Danok Bateko ordezkariak pozik agertu dira txapelketak izan duen arrakastarekin. Aurten 23 bikotek parte hartu dute txapelketan, eta horietariko asko kanpoko bikoteak izan direla nabarmendu dute. “Bikoteek lehia polita erakutsi dute, eta aurten inoiz baino kanpoko bikote gehiago egon dira”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.