Urtero moduan, talde handiak dakartza Uhagon kulturguneko oholtzara Markina Shots jaialdiak. Hamaikagarren urtea da jaialdia antolatzen dutela, eta bere izaera bere horretan mantendu dute: auzolanean antolatuta eta rock and rollari indarra emanez. Horrela, eszena rokc and rolleroak Markina-Xemeinen edukitzen duen egun haundietako bat bihurtu da, eta antolatzaileek diotenez, “hala jarraitzeko asmoa dauka beste hainbat urtez”.
22:00etan jarri dute ordua, zapaturako [abenduak 26], eta sarrerak 8 euro balioko dute, 6 euro Uhagoneko bazkideentzako. Lie detectors, Inoren ero ni andoaindarrak eta The Lookers Ziburuko hirukotea ikusi eta entzuteko aukera paregabea izango da.
XI. Markina Shots jaialdiaren kartela.