Friendship, Euskal Herriko bake prozesuaren alde sortutako Europako Parlamentuko taldearen arabera, 04/08 eta Askapenako sumarioek ez dute laguntzen baldintza egokiak sortzen bake prozesua gara dagin. Horren harira, bi auziak eskubide zibil eta politikoen urraketatzat jo ditu Friendshipek.
Martina Anderson Sinn Feineko europarlamentari eta Friendshipeko kideak eskatu du epaiketa horiek amaitu, eta errespeta daitezela herritarren oinarrizko eskubideak.
Abenduan hasi zuten ezker abertzaleko 35 lagunen aurkako 04/08 sumarioaren epaiketa, tartean Mikel Etxaburu ondarrutarra ari dira epaitzen, eta urri-azaroan epaitu zituzten Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Unai Vazquez, David Soto eta Gabi BasaƱez Askapeneko kideak. Bi auzien inguruan ohar bat plazaratu du Friendshipek.
(Testua:
Berria)