Gernikak 1-0 galdu du Amorebietaren kontra, Urritxe futbol zelaian
1-0 galdu zuen Gernikak Amorebietaren kontra, zapatuan. Etxeko taldea indartsu zelairatu zen, eta partidaren lehen hamar minutuetan Altamira Gernikaren atezainak lana izan zuen aurkariaren arrisku jokaldiak gelditzeko.Talde gernikarra ez zen fin aritu ...
Talde gernikarra ez zen fin aritu lehen zatian, eta Amorebietak minutuak aurrera egin ahala intentsitatea jaitsi arren, 38. minutuan heldu zen Urritxeko taldearen gola. Gernikaren defentsaren hutsegiteari esker, Ibaik Muniozgurenen pasea jasota sartu zuen gola.
Atsedenaldiaren ostean, partida berdintzeko helburuagaz zelairatu ziren gernikarrak. Zenbait gol aukera izan zituzten, esaterako, Kevinek eta Landerrek, baina, ez zuten asmatu. 90. minutuak beteta Etxabe ere gola egiteko zorian egon zen.