Kerman Lejarragak K.O-z gainditu du Poulesen danimarkarra
Kerman Lejarragak K.O-z gainditu zuen Kim Poulsen, zapatuan Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Morgako errebolberrak ez zuen hutsik egin, beste behin. Bertan bildutako 2.400 zale inguruk boxeo profesionalaren ikuskizun bikainagaz gozatu zuten.Lejarragak big...
Lejarragak bigarren round-ean mendean hartu zuen danikarmarra. Lejarragak bere erasoko boxeoagaz eta eskuetako indar izugarriagaz bere abilezia agerian utzi zuen.
Profesionaletan debutatu zuenetik bikain ari da Morgako boxeolaria. Izan ere, orain arte izan dituen hamabi borrokaldietatik denak irabaztea lortu du.