Denboraldi osoko arrisku, neke eta galdutako indarrek merezi dute beraien aitorpena, eta, horregatik, Bizkaiko Motoziklismo Federazioak moto gidariak saritu nahi izan ditu, 2015eko sariak banatuz.
Hainbat izan ziren Bilboko Ercilla hotelean saria jaso zuten moto gidariak, eta, horien guztien artean, Lea-Artibaiko eta Busturialdeko hainbat izan ziren.
Gidariak, sariketan.
Lehenengo, bigarren eta hirugarren sarietako batzuk Ereñora, Foruara, Gernika-Lumora,Lekeitiora, Morgara, Munitibarrera eta Muxikara eraman zituzten. Kirol merezimenduaren Urrezko domina ere, Busturialdean geratu zen, Dakarren lehiatzen duen Txomin Arana moto gidari ereñarrak jaso baitzuen.
SARIDUNAK
Bertoko moto gidariak
- Asier Etxeandia (Ereño). 3. postua Enduro junior trofeo mailan.
- Gaizka Bereziartua (Muxika). 2. postua Enduro junior trofeo mailan.
- Ibon Olea (Morga). 1. postua Enduro beteranoen mailan.
- Anartz Arrieta (Forua). 2. postua Enduro beteranoen mailan.
- Unai Rementeria (Lekeitio). 2. postua Motokros junior mailan.
- Iñigo Ugalde (Gernika-Lumo). 1. postua Enduro trofeo mailan, eta 2. postua Crosscountry junior 23 urtez gorakoen mailan.
- Iker Mintegia (Munitibar). 1. postua Enduro txapelketan eta 2. postua Crooscountry 23 urtez azpikoen mailan.
- Txomin Arana (Ereño). Kirol merezimenduaren Urrezko domina.