Dagoeneko herritar asko animatu dira ekimenera, eta eguna heldu bitartean, aukera dago otzararako bertoko produktuak eramateko.
Hilaren 31an, 19:00etan egingo dute elkartasun zozketa. Ondoren, euskal preso politikoen eta iheslarien aldeko brindisa egingo dute
Bestalde, etzi izango da urteko azken barikua, eta munitibartarrak, urtero legez Aulestira joango dira euskal presoen aldeko elkarretaratzera. 13:00etan izango da Aulestiko plazan.
Halaber, urtarrilaren 9an Bilboko manifestaziora joateko autobusa jarriko dutela jakitera eman dute, eta herritarrei manifestaziora joateko deia luzatu diete.