Urtero modura, euskal presoen eskubideen aldeko elkartasun ekimenak egingo dira Gabonetan. Euskal presoak etxeratzea eskatzeko
manifestazioa egingo da gaur [abenduak 24], 19:30ean, Kontzekupetik hasita. Horrez gain,
argazki erraldoia aterako da abenduaren 31n 18:00etan, frontoi inguruan, eta urtarrilaren 8an,
Harrera Elkartearen aurkezpena egingo dute, 19:00etan, kultur aretoan.