Martxoaren 6an Donostian (Gipuzkoa) egingo den Lilatoi emakumezkoen lasterketara.
Autobusean joan nahi duten bizilagunek, udaletxean eman behar dute izena. Bertaratzerik ez dutenek izen ematea telefonoz egiteko aukera dute: 946 164 007.
Jakitera eman dutenez, autobusa jartzea, beti ere, apuntatzen diren herritar kopuruaren arabera baldintzatuta egongo da. Hau da, izen ematean gutxieneko kopuru bat egon beharko da autobusa egoteko. Lilatoirako izen ematea amaitu ostean, eta autobuserako izena eman dutenen kopurua ikusita erabakiko dute autobusa ipini edo ez.
Lilatoirako izen ematea
www.kirolprobak.com helbidean egin behar da. Otsailaren 25a bitarteko epea dago izena emateko.
Martxoren 6an, 11:00etan hasiko da lasterketa eta partaideek bost kilometroko ibilbidea egingo dute. Hala, lasterketaren inguruko informazio guztia honako helbidean dago:
www.lilaton.es.